XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIARRITZE

Herriko etxeko berri

BELLEVUE kazinoa obretan izanen dugu laster.

Xahar aire bat hartua zuen barnetik bereziki.

Gela nasai eta egokiak eraiki beharrak dituzte, 600 bat kongresulariren jasaiteko neurrikoak.

Bestalde Auberge de la Jeunesse deiturikako pasaiako gazteen ostatu bat eraiki beharra da udazken huntan, Philippe Veyrin karrikan.

Bi obra gai hoien irudiak ikus ditazke herriko etxeko sartzean, eguneroz lan orenetan.

Avenue Kleber karrika izkineko bizitegi berriak eraikixeak daude eta jadanik familia andana batek egina du bere etxe sartzea.

Kanpoz lorios bezain egokiak dira barnez.

Denetara 68 familia haurdunek aurkituko dute hor, zorionez beren ohantzea.

Colette TREBUCHET-en erakusketa

Uztailaren 24tik agorrilaren 16 arte iraunen du erakusketa eder hunek, Miarritzeko Colisée gelan (11, Sarasate karrika - Saint Charles kartierean), aratsaldeko 4 etarik 9 ak arte.

Neguan Parisen bizi balin bada, uda guziz hemen gaindi dugu Colette Trebuchet uztariztar artista hau.

Aitamak ere margolariak zituen, Victor Hugo-ren kusi ttiki hunek.

Ez da harritzeko beraz margolaritzaren poesia bereganatu balin badu berak ere, Euskal Herriko bazterren edertasuna erakutsiz, baita ere urrunagoko xoragarritasunak miretsaraziz: Amerikak, Asia, Afrika, India, Italia edo Grezia... bere obrek munduan gaindi ibilaraziko gaituzte.

Gaur egun zenduak diren bere aitameri ere omenaldi bat eskainia izanen zaie.